Skip to main content
maitesu ilustraizoa
RBLD

Maite-sutik, pasiotik, lan egiten dugu

Burua baino, bihotza da gure ipar-orratza. Sagastiak naturarekin kontaktuan aukera eman digu. Sagastiaren bidez hausnartu dugu, ikasi... eta mundu ikuspegia eta izateko era aldatzen ari zaigu. Eskertuta gaude, oso, sagastiari. Ondare natural, paisajistiko eta kulturalari balioa ematea da gure erronka.

Sakonago ezagutu gaitzazu
maitesu2

Sormena da sagardoa egitea, eta gure barruko irrika hori forma ematea. Sagardoak egiten ditugu, zure barnean ere zerbait sortzeko. Zu zirikatzeko, pentsakor jartzeko… eta bizitzaz gozatzeko.

neska eta sagarra eta belarra
RBLD

Familia gara

Gure bizi-proiektuaren zati dira gure sagar ardoak. Bizitza esperientziak dira, eta sagardoak ematen ari zaizkigun bizipen, harreman, buruhauste eta ilusioak zuekin elkarbanatu nahi ditugu, zuek ere ERREBELDEAK zaretelako.

RBLD

Izaera errebeldea

Ez gara aurreko sagardogile belaunaldiaren jarraipena. Zerotik hasi gara, ezer gabe; ia biluzik. Traba izanda hori, laguntzarik gabe hastapena. Baina baita aukera ere, zerotik hasita, dena dagoelako egiteko, ez dago presiorik, ez agindurik. Eta libertate horretatik, sormena nagusitu da, bere zentzu zabalenean, sagardoaren iraultzaren parte bilakatuz.

Close Menu

Non?

Zizurkil (Basque Country)

Kontaktua

Whatsapp: 669025330