Basurde txuria

13.50

Artaldeko ardi beltzak gara, sagastiko basurde zuriak. Izaki gardenek dioten bezala, “galtzeko ezer gutxi daukagunok, ibiltzen gara beldu gabe”. Halakoa da sagardo hau: berezia, bakarra eta errebeldea.

Kategoria

Deskribapena

Sagarrak: % 100 manttoni. 

Egurra!: haritz egurrezko barriketan hartzitua. Ilbeheran botilaratu eta 6 hilabetez botilan ontzen da. 

Sagardo biluziak: naturak egindako sagardoak, bere legami propioekin. Ez dugu filtratzen eta ez sulfitorik gehitzen. 

Kopa batean

Kosta egiten da sagar ardoa dela antzematea. Kolore oso zuria du, sudurrean ordu arte usaindu gabeko sentsazioak. Ahoan, sarrera sedosoa, mahatsa oroitu diezaguke, baina sagar azidoa etorriko zaigu ostera.