Hegaldi

13.50

“Sagarraren lurraldea da, emakumeek sagarrak soilik jaten dituzte, sagarraren edaria soilik edaten, eta horrek aukera ematen die debekaturiko sagarra jateko (…) Mendietan bizi dira erabateko askatasun eta sinpletasunean, Evaren tankeran paradisuan (…), sugeei limurtu eta seduzitzen utziaz…”. Pierre Lancre inkisidorea, 1609. urtea. 60 emakume euskaldun sutan erre zituen. 

Sormena da hegan egitea, edo, errealitatea bizitzea. Sormena da hausnarketa sortzea, edo, seduzitzen uztea. Hegaldietan jarraitzen dugu, sagarra sormenarekin lotuaz eta sagardoa musukatuz, errebeldiaren zeruetan.

Kategoria

Deskribapena

Sagarrak: % 100 urdin. 

Egurra!: haritz egurrezko barriketan hartzitua. Ilbeheran botilaratu eta 6 hilabetez botilan ontzen da. 

Sagardo biluziak: naturak egindako sagardoak, bere legami propioekin. Ez dugu filtratzen eta ez sulfitorik gehitzen. 

Kopa batean

Urre kolor dirdiratsua. Sagar barietate bakarra badu ere, oreka nabari da, gozotasuna eta azidotasuna ederki uztartuta. Dastatu eta berriro errepikatzeko gogoa pizten du.