Deskribapena
Sagarrak: Gezamiña, urtebi-handi eta urdin.
Egurra!: haritz egurrezko barriketan hartzitua. Ilbeheran botilaratu eta 6 hilabetez botilan ontzen da.
Sagardo biluziak: naturak egindako sagardoak, bere legami propioekin. Ez dugu filtratzen eta ez sulfitorik gehitzen.
Kopa batean
Taninoa nabari zaio. Sagardo elegantea da, jakiekin gozatzekoa. Sagar gazi, geza eta gozoen nahasketa, elkar uztartze horretatik, oreka bilatu nahian. Egurraren ukitua ere antzematen da ahoan, modu suabean.











