Skip to main content
 

Sagastiko
bihotzetik
sagardoa

Sagastiko bihotzetik

Sagarra erdigunean jarri eta bere esentzia sagar ardoetan transmititu nahi ditugu. Gure arbasoen jakintza ikasi, zenbait uste desikasi eta etorkizuna interpretatzea da RBLD sagardo upategiaren izaera. Sagar bakoitzaren nortasuna ezagutu, bere denborak errespetatu, eta nahasketa onena pentsatuz, botila batean jaso eta zure tertulien parte izateko nahia da gurea. 

Sagarrak eskuz biltzen ditugu, 10 kiloko kaxetan, barietatetan banatuta. Bere momentu onenaren zain… sagar barietate bakoitzak bere denbora eta izaera dituelako. 

Gure sagardoak
probatu nahi?

Sagarrondo zaharrak

Mendian galduta dago sagastia. 1991an sagarrondo zaharrez osatua dago gure sagastia. 7 hektareako sagastia, 1350 sagarrondoko sagar basoa. 

Sagarrondo zaharrei balioa eman nahi diegu proiektu honekin. Arbol autonomoak dira, sustrai luzeak dituzte, ingurura moldatzen dira, eta edozein arazori, irtenbidea aurkitzeko gaitasuna dute.

basurde txuria

Naturaren parte

Ondare natural, paisajistiko eta kulturala da sagastia, eta horri balioa emateko egiten ditugu sagar ardoak. Sagasti berezi honetan, ardiek zaindu eta ongarritzen dute belarra, erleak lorez-lore ibiltzen dira, amona-manttangorriek zorriak jaten, basurdeek lurra aireatzen, eguzki izpiek indarra ematen…. eta gu, “beste bat” soilik gara bertan.

azeria4
RBLD

Egurra

Haritz egurrezko barriketan egiten dugu sagardoa. Egurra bizia da, sagardoarekin tonteatzen hasten da. Bere dirdira ateratzen dio sagardoari, eta ukimen sedosoa ematen. Hori da egurraren xarma.

RBLD

Upategiko artisau lanak

Maitasuna da gure egitekoaren oinarria. Mimoa, egiten dugun horretan ilusioz ekitea. Sagarra errespetatuta, bere esentzia bilatzen saiatzen gara, horretarako metodo naturalak soilik erabiliz: mazerazioa, battonageak, egurra erabiltzea, berrikuntzak pentsatu, egun beroetako gauetan upategiko atea ireki eta freskatzea… sagardoa sagar ardo berrinterpretatzeko ausardia.

RBLD

Sagardo biluziak

Ez diogu ezer gehitzen, ez diogu eskurik gehiegi sartzen. Naturak egindako sagardoak dira, makilaiarik gabe, bere biluztasunean. Ez ditugu filtratzen eta ez sulfitorik gehitzen. Sagar ardo hauek egiteko modua, sagarrondo eta sagarrekin batera lan egitea da gure iritziz; errespetuan oinarrituta. Sagarrari hozk egin, sentitu, pentsatu… eta naturalki lan egiten.

RBLD

Errebeldeak gara

Sagarra eta sagastiari balioa emateko jaio ginen. Ez dugu beldurrik gauza berriak probatzeko, beti, beti, naturaren parte izanaz. Gure sagardo kulturatik edaten dugu, eta etorkizuna interpretatzen dugu.

@RBLD

Follow Us On Instagram
Close Menu

Non?

Zizurkil (Basque Country)

Kontaktua

Whatsapp: 669025330